Gipuzkoako taldekako alebin mailako Judo txapelketa 2012

Aurreko asteburuan, hilaren 26an, Lezoko kiroldegian eskola kirolen arloan, Gipuzkoako taldekako alebin mailako Judo txapelketa izan zen.

Judo Legazpi klubeko alebinetatik, honako judokak osaturiko taldea parte hartu zuen txapelketa honetan:

  • Markel Prado-34 kg kategorian
  • Ion Odriozola-37 kgkategorian
  • Oier Murua-42 kgkategorian
  • Ruben Ueda-47 kgkategorian
  • Aaron Ueda +47 kgkategorian

Txapelketari goizeko 10etan hasiera eman zitzaion Gipuzkoako 20 taldeen parte hartzearekin.

Legazpiko taldeak, lehenengo aurkaritzat Lasarteko taldea izan zuen. Borroka gogorrak bizi izan zituzten gure judoka txikiek baina garaile atera ziren lehenengo fase honetatik.

Kanporaketa pasata, Oiartzuneko taldearekin egin zuten topo. Hauek ere garaituak izan ziren. Hala ere, esan beharra dago oso judoka gogorrak dituztela Oiartzungo taldean.

Hirugarren aurkaritzat, Lizardiko judo taldea izan zuten. Borroka ikusgarriak izan genituen kanporaketa honetan ere, baina gure judokak ez ziren kikildu eta garaipena lortu zuten oraingo honetan ere.

Final laurdenetan, Ama Guadalupeko taldearen aurka haritu ziren. Honako hauek izan ziren gure judoka txikiek izan zitutzen borrokarik latzenak. Ezin izan zuten Ama Guadalupeko taldea garaitu, baina borroka bikainak egin zituzten denek.

Gauzak horrela, Judo Legazpi taldeak 5. postua lortu zuen txapelketa honetan.

Alebin taldeko arduraduna den Luis A. Lopez-en hitzetan “Oso gustura ibili ziren eta esperientzia bikaina izan zen guztiontzat, gauza asko ikasi zituzten. Emaitzei begira, 20 taldeetatik 5. postua lortzea oso emaitza ona da.

Zorionak alebin taldeko kide guztiei.

PD: Argazki sailean txapelketako argazki batzuk jarri ditugu: Gipuzkuko taldekako Alebin Judo txapelketa 2012

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s