Bidartera (Frantzia) bidaia

Aurreko igandean, hilaren 13an, Bidartera (Frantzia) abiatu ginen Bidarteko Judo taldeaz eta bertako irakaslea den Jesus Cayetano jaunak gonbidaturik. Autobus bat alokatu genuen eta goizeko 8tan hasi genuen gure bidai txiki hau.

80 pertsona inguru gerturatu ginen Bidarteko herrira. Guraso askok abentura honetan parte hartzeko gogotsu zeudenez, gurekin batera eta euren seme-alabekin etorri ziren. Goizeko 10 aldera iritsi ginen Bidarteko frontoira. Haurrak judogiak ondo jarri ostean Jesus Cayetano irakasleak zuzenduriko beroketa saio bat burutu zen, Haurrak luzatu eta martxa pixka bat hartzeko.

Beroketaren ostean, Bidart, Cambó, Hondarribi, Zumarraga eta Legazpi herrietako 120 parte hartzaileak, adina eta pisua kontuan hartuta 4 – 5 kideko taldeetan banatu ziren. Eguerdiko 12:30tarako txapelketa amaituta zen, baina oraindik azkeneko ezusteko bat zuten Bidarteko Judo taldeko lagunak. Sabela ondo betetzeko eta gosea apur bat arintzeko, txokolatezko hainbat tarta, krepeak, saltxitxa ogitartekoak eta bestelako jaki goxoak prestatu zizkiguten nahi zuenak ondo baino hobeto goza zezan.

Oso goiz bikaina izan zen, zeinetan ahurrek oso pozik bueltatu ziren beraien domina eta oroigarriekin. Gurasoak ere oso ondo pasa zuten bertan, batzuk ondoko herria ospatzen zen Herri Urratsean geratu zirelarik igande eguzkitsuaz gozatzen.

Esker mila denoi eta Zorionak.

PD: Laster igoko ditugu abentura txiki honen argazki batzuk.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s