Tolosako entrenamenduko kronika

Atzo goizean Alex eta Asier Tolosan izan ziren Judoko Federazioak antolatu zuen entrenamendu berezian. Aukera oso ona izan zen bihentzat, gauza berriak ikasteko eta beraien ezagutzak hobetzeko aukera eman zielako.

Entrenamendua goizeko 10:30 hasi zen, elkartu ziren 25 lagunentzat. Hasteko karrera txiki batzuk, luzketak, eta ariketa fisiko ugari. Aste guztian entrenatzen eman ostean apur bat latza gerta liteke asteburuan ere entrenatu behar izatea, baino beraien onena eskaini zuten. Behin beroketak amaituta, Utsi Komi-en txanda iritsi zen. Bikoteka, bakoitzak beren teknikak errepasatzen haritu ziren 20 bat minutuz. Lan gogorra izan zen ariketa fisikoek eragindako nekea medio.

Ura edateko 5 minutu izan eta gero Randori-ekin hasi ziren. Lurrean, 2 minutuko 4 txanda izan ziren jarraian zutikako Randori-ei hasiera emateko. Azken hauek izan ziren entrenamenduko ariketarik gogorrenak, nekea oso handia bait zen.

 
Hala eta guztiz ere, nekea alde batera utzita, oso goiz ederra izan zen bi judokentzat.

Hilaren 29an beste entrenamendu berezi bat daukagu Tolosan. bertan.

Animo eta segui horrela.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s