Taldeko gazte handiak Eibarren!!!
Aupa gaztek!!
Aurreko igandean, hilak 25, Eibarren izan ginen judoko Nazioarteko txapelketa batean. Legazpiko eta Zumarrako 13 gaztetxo hurbildu ziren bertara.
Borroka bikainak egin zituzten gure gaztetxoek, nabari da hazi egin direla eta dagoeneko judoari erritmoa hartu diotela.
Argazkiak/Judo sailean argazki batzuk utzi ditugu Cto.Internacional Eibar 2012
Zorionak denoi egindako lan bikainarengatik, segi horrela!!!
Bestalde, Asier Berasateguik autonomi mailako epaile azterketa gainditu zuen igandean ere.
Zorionak baita ere!!!