III Trobada Euskadi – Catalunya

Aurreko asteburuan Surtian izan ginen, urtero bezala, III Trobada Euskadi – Catalunya deritzon txapelketan.  Legazpitik eta Zumarragatik lagun talde polit bat abiatu ginen Suriara (Bartzelona), larunbateko goizeko 07.00tan, Eibarreko Kalamua judo taldetik Eneko eta Iker gure legunen konpainiaz. Legazpiko eta Zumarragako gure lehiakideak:

  • Ander Romaratezabala
  • Asier Berasategui
  • Haritz Baztarrika
  • Gorka Galfarsoro
  • Andoni Ruiz
  • Alex Mendez
  • Ion Aldabaldetreku
  • Ion Perez
  • Oier Murua
  • Ion Odriozola
  • Xabier Ugarte

IMG_3030

Suriako gure lagunak, beti bezala, oso ondo portatu ziren gurekin. Eskainitako ostatua ikustea baino ez dago. Castelladra izeneko herri bateko mendi aterpean bazkaldu, afaldu eta lo egin genuen… lo batzuk beste batzuk baino gehio 😉 Argazkietan ikusi daitekeen bezala oso leku polita da, bista bikainekin eta pirineoetatik oso gertu.

IMG_2528

IMG_2520IMG_2530 IMG_2532

Gure bidaia, J.M Paternain (Legazpi) eta Manu Agirre (Eibar) maisuekin egin genuen, non Surian, bertako beste irakasle batzuekin batera beraien ezagutzak eskaini zizkiguten. Gaspar, suriako jiu jitsuko taldeko maisuaren beroketaren ostean, Manu Agirrek lurreko teknikak irakatsi zikigun, J.M Paternainek zutikako teknikekin jarduten zuen bitartean.

IMG_2580IMG_2562

2 orduko entrenamenduaren ostean, txapelketari hasiera eman zitzaion. Aurten espero baino askoz ere partaide gehiagok hartu zuen parte, batez ere humeen sailean. Hona hemen txapelketaren emaitzak:

Umeen kategorian:

  • Ion Odriozola – 1go postua
  • Oier Murua – 3 postua
  • Xabier Ugarte – 2 postua
  • Ion Aldabaldetreku – 5 postua
  • Haritz Baztarrika – 3 postua
  • Gorka Galfarsoro – 5 postua

Helduen kategorian:

  • Asier Berasategui – 1go postua
  • Andoni Ruiz – 2 postua
  • Ion Perez – 2 postua
  • Ander Romaratezabala – 7 postua
  • Alex Mendez – 5 postua

Zorionak denoi!! Oso ondo ibili zineten denok, batez ere gazteenak. Borroka bikainak egiten zituzten eta zuten dena eta gehio eman ere.

IMG_2595

Txapelketa amaiturik, afaltzera joan ginen Castelladra-ko mendi aterpera. Afaltzeko Kataluniako jaki tipikoak eskaini zizkiguten. Afaria, algara eta farra medio, goizeko 2 arte luzatu zen.

IMG_2999 IMG_3000

Oso ondo pasa genuen, nahiz eta motz geratu zitzaigun asteburua. Hala ere, esaten den bezala “lo bueno si es breve 2 veces bueno”.

Hurrengo urtean bertan izango gara berriro!!!

* Artículo publicado en el Diario Vasco

* Aragazkiak, Argazkiak > Jiu Jitsu sailean III Trobada Jiu Jitsu Euskadi – Catalunya (2012)

Mila esker!!!

Moltes gràcies per la invitació. Ens heu acollit com a casa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s