Larunbata ekintzez betea
Egunon gazteak!!
Larunbat honetan, hilaren 26an, ekintza ugari ditugu gure taldekideentzat.
Lehenbizi, larunbatean goizean goiz, 10:00tik 13:00ra legazpiko kiroldegian (judoko aretoan) J.M. Paternainek Jiu Jitsuko ikastaro bat eskainiko du, Espainiako Jiu Jitsu txapelketa prestatzeko asmotan.
Bestalde, larunbatean arratsaldean 17:30, gure 12 eta 13 urteko gaztetxoak Lezoko kiroldegira hurbiduko dira eskola kiroleko jardunaldi berri batera. Herri desberdinetako lagunekin jardungo dute judo ikasten.
Zure parte hartzea espero dugu.
Animatu!!!