[JUDO] Cto Guipuzcoa Infatil vs Cto Euskadi Cadete

Kaixo guztioi.

logo

Aurreko asteburuan, hilak 10, Hernaniko kiroldegian, Infantilen Gipuzkuko txapelketa  eta Euskadiko Kadete mailako txapelketa izan genuen. Lehenengoan Xabier Ugartek hartu zuen parte; Jon Aldabaldetreku-ren laguntzarekin eta Jon Odriozolaren gidaritzapean.

Gure gaztetxoak hiru borroka egin behar izan zituen. Lehgengo bi borrokak bikain gainditu zituen Ipponez irabaziz. Hirugarren borroka, txapelketako finalean, belaunean mina hartu zuen eta ezin izan zuen borroka amaitu; hortaz, gure txapeldunak ZILARREZKO domina jasoz, Euskadiko txapelketarako sailtzea lortu zuen.

IMG_20160410_092620[1].jpg

Xabier, Aldabakin boratzen, Odriren gidaritzapean.

Bestalde, Euskadiko Kadete mailako txapelketan, Felipe Maderak eta Ruben Uedak parte hartu zuten, Maria Claveroren eta Asier Berasateguiren gidaritzapean. Felipek naiz eta bere lehen borroka galdu, repeskako beste bi borroketan Ipponez irabazi zituen, BRONTZEZKO domina lortuz. Ruben Uedak, lehengo borroka galdu bazuen ere, repeskara gogotxu iritsi zen. Esan beharra dago, Rubenen lehengo urtea dela kategoria honetan eta bere aurkarien maila oso altua. Oso gogor haritu zen eta borroka bikainak egin zituen arren, ezin izan zuen 7. postutik pasa.

IMG_20160410_110727_1[1].jpg

Felipe eta Rubem txapelketa hasi baino lehen.

Xabierrek, Felipek eta Rubenek borroka bikainak egin zituzten. Entrenatzaileok oso pozik gaude beraiekin.

Zorionak denoi eta segi gogor lanean!!

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s