[Jiu Jitsu] Cto Europa cadete Sub18

Kaixo guztioi.

logo

Aurreko asteburuan, irailaren 24ean eta 25ean, kadete mailako Europako Jiu Jitsu txapelketa “ospatu” zen Alemaniako, Gelsenkirchen herriko Veltins-Arena estadioan (Shalke-04 futbol taldeko zelaian). Espainiako Judo Federazioak, Jon Odriozola deitu zuen txapelketa honetan parte hartzeko abuztuaren lehengo astean. Hasiera batean, txapelketa urrian izan behar bazuen ere, hilabete aurreratu zuten irailean kokatuz.

img_20160922_0804204381

El comité de despedida ;-D

Albiste honen berri jakin bezain pronto, taldea buru belarri jarri zen entrenamenduekin. Abuztu eta Iraila guztia jo ta ke ibili gara entrenatzen txapelketa prestatzen.

img-20160929-wa00121

Compañeros y amigos entrenando duro juntos.

Txapelketa irailaren 24an hasi bazen ere, Jonek igande arte itxoin behar izan zuen bere kategorian borroka egin ahal izateko. Bere txanda iritsi arte, Espainiako Jiu Jitsu kadete mailako gainontzeko kideei animatzen eta laguntzan ibili zen larunbateko egun osoan zehar. Igandean, goizeko 09:00tan estadiora iritsita, bere txanda noiz iritsiko zain zegoen. Ordu batzuk lehenago, bere gurasoak eta anaia iritsita zeuden bertara (ikaragarria izan da entrenamenduetan eta txapelketan bere familia eta lagunek eskaini dioten laguntza eta animoak). 13:00 hasiera eman zitzaion 55kg bano gutxiagoko kategoriari. Jonek 14:30 izan zuen bere lehen borroka Ukraniako Giorgi Baidam aurkariarekin. Jonek lan ikaragarri egin zuen bere aurkariaren kontra. Adi, prest eta energiaz beterik hasiera eman zion borrokari. Erraz gailendu zitzaion Giorgi-ri, markagailua beti bere alde izanik. Borrokaren erdi partea, Ukarainiako borrokalariak, Jonen gainera jauzi zen Jonen belauna larriki minberatuz. Jonek bertan behera uzteko aholkua jaso bazuen ere, aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuen. Ederki amaitu zuen bere borroka 17 – 11 gailenduz. Espainiako selekzioko entrenadorea eta Jonen borroka zuzendu zuenak, Javier Garcia, hiru aldiz Jiu JItsu munduko txapelduna izandako, izan zen. Bere hitzetan, Jonek ikaragarri ondo borrokatu zuen, bizkortasuna, teknika bikaina eta taktika paregabea erakutsiz.

P9252780.JPG

Primer combate de Jon contra su rival ukraniano

Lehenengo borrokatik, Jon oso minberatuta atera zen, ia ezin ibili zegoen… malkoak begietan amorruaren amorruaz… bazekien belauna horrela izanda ezer gehiago egiterik ez zegoela. Minutu batzuk atseden hartuta, bere bigarren borrokaren txanda iritsi zitzaion. Belauna ez zegoen ondo; malkoak lehortuta azken esfortzu bat egitea erabaki zuen Italiako Giuseppe Pusateri borrokalariaren aurka. Borroka oso ondo hasi bazuen ere, bere belaunak ez zuen asko iraun. Italiako kideak irabazi zuen borroka. Jon, medikuak aginduta eta Espainiako selekzioko entrenatzaileak baieztatuta, ezingo zuen gehiago borrokatu, belauneko lesioa zela medio.

img_5801

Equipo nacional cadete de Jiu Jitsu

Kirolean gertatzen  diren gauza horietako bat da. Zoritxarrez istripuak ezin dira guztiz ekidin. Istripua aldera batera utzita, oso esperientzia bikaina izan da Jonentzat. Eskarmentu bikaina jaso du, Espainiatik kanpoko bere lehengo txapelketa honetan, hurrengo batean erabili ahalko duen eskarmentua.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Orain, belauna sendatzea eta hurrengo txapelketetan pentsatzea baino ez da geratzen.

Zorionak Jon!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s