[Judo] Alebinen taldekako Gipuzkuko txapelketa
Kaixo guztioi.
Larunbatean, hilak 27, arratsaldeko 16:00 Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian, alebin mailako Gipuzkuko txapelketa izan genuen. Aurten, talde bakarra aurkeztu genuen, Markel, Unai, Endika, Beñat, Ibai, Ruben eta Manex judokengatik osaturik.

Gure txapeldunak!!
Gure taldeak, Legazpi, Lizardiren aurka izan zuen lehengo borroka. Gogor haritu behar izan ziren gure gaztetxoek; hala ere, garaipena lortu genuen. Usurbil izan zen gure bigarren aurkaria eta honetan ere, gutxigatik bada ere, ezin izan genien irabazi.
Final aurrekoetan, Pio Baroja izan genuen aurkari. Oso borroka biziak izan genituen final aurrekoetan; Hain izan ziren biziak, non garaipenetan berdinduta bukatu genuen… puntuek erabaki zuten bietako zein talde pasa behar zuen finalera: 3 garaipen eta 27 puntu Pio Barojak, 3 garaipen eta 30 puntu Legazpik; Legazpi finalera.
Finala, berriro ere Usurbilgo judoken aurka izan genuen. Hauek ere gogorrak izan ziren benetan, eta berriro ere garaipenak berdinduta bukatu zuten. Usurbil +52Kg parte hartzaile bat zuten eta Legazpik ez, hori dela eta Legazpik ezin izan zuen garaipena lortu finalean; Usurbilek 4 garaipen eta Legazpik 3.
Oso lan bikaina egin zuten gure gaztetxoek, bikaina benetan.
Zorionak denei!!!