[Jiu Jitsu] Cto Europa Cadete 2017 – Bucarest

Kaixo guztioi.

Gaur arte ez degu ezer atera nahi izan, gure kirolariarengan presioa ez sortzearren.

Abentura berri bat izan degu esku artean eta azken hilabeteak gogor lanean haritu gara. Udatii hasita urriren 26 arte jo ta fuego ibili gara Jon Odriozolarekin entrenatzen.

Abentura hau prestatzeko ekintzen hartean Jon Madrilera jaisten ibili da ostiraletan bertako KATAN eta El Rincón taldeekin entrenatu ahal izaeko. Bestalde, Irailaren 23 eta 24an, Legazpiko Bikuñako Kiroldegian, entrenamendu berezi bat egin genuen KATAN, Victor Pradera, El rincón, Hernani, Kalamua, SAS Suria, Eduardo Jimenez, Zumarraga eta Legazpi taldeekin.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Urriaren 27an, Jon Odriozola Bucaresteko Sala Polivalenta izeneko kirol instalakuntzetan Europako Kadete mailako Jiu Jitsu txapelketa izan du.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

Haurten inoiz baino prestatuago zegoen, bai fisikoki baita mentalki… Eta bai, borroka, -60Kg kategorian domina lortzeko aukera asko zituen!

Lehengo borroka, Alemaniako Benjamin Vach izeneko mutiko baten haurka izan zuen. Borroka latza benetan, Jon markagailuan beti goitik izan bazen ere. 3 minutuak agortuta, Jonek bere lehen garaipena lortu zuen 14 – 7 gailenduz.

Bigarren borroka, bere ihazko lagun baten aurka izan zuen; Marco Di Feo italiako ordezkaria. Aurkari gogorra benetan italiako ordezkaria, markagailua berdinduta mantendu zuen 2 minutu luzetan. Jonek izerdia bota behar izan zuen azken minutuan 4 puntu gehio lortzeko, non hala eta guztiz ere, azken segundutan Marcok ia berdinketa lortzen duen. Bigarren garaipena Jonentzat 9 – 8 lortuz.

Txapelketako puntu honetan esan beharra dago, Jonek hiru lorpen garrantzitsu lortu zituela: lehengoa, txapelketako lehengo borroka irabaztea, bigarrena bere aurkaria zen Marco Di Feo garaitzea (ihaz berqk kaleraru gintuen grezian) eta hirugarrena bi borroka jarraian irabaztea, horaindik inoiz lortu ez zuena. Hiru lorpen hauek, Jonen kirol garapenean, psikologia alorrean, garrantzi handia dute beretzat, bestelako ikuspegi bat ematen baitdiote nazioarteko txapelketei.

Hirugarren borroka Yani Benaicha frantziarraren aurka izan zuen. Borroka honetan Jonek markagailuan beti gohitik mantendu zen. Bere aurkaria ez zion lan gehigirik eman. Hala ere arbitroen iritzitan, Jonek bi falta larri egin zituen eta 9 – 1 irabzten zijoanean, kaleratua izan zen. Borroka hau, lengoaia arruntean esango zenez, lapurreta galanta izan zen. Jonek ez zuen merezi izan ez lehengo falta, ezta bigarreana ere. Javier Garcia, taldeko arduraduna era Jonekin borrokan egon zena, erreklamazioa jarri bazuen ere, ez izan zuen ezer egin. Jonek final laurdenetan kaleratua izan izan zen. Repeskako bidera bidaliz. Jonen entrenatzailaren hitzetan, “Ez naiz arbitroen aurka hiztegiten duen horietakoa, ni baita arbitroa baitnaiz, baino esan beharra dauket, maila hauetako txapelketatan epaileetatik espero den neurria, izandakoa baino asko ere sendoagoa behar duela izan, batez ere horrela erabakietan“.

Amorru bizian baino buru sendo izanda, Jon repeskako borroketan sartu zen, bere laugarren borroka izan zena. Suediako Nisse Lindberg izan zen. Jonek sekulako full Ippon (50 – 0) bat egin zion horroka bereganatuz.

Repeskako bigarren borroka, jonentzat 5. Borroka denetan zailena izan zen. Jon leher eginda zegoen eta bere Errumaniako aurkariak 3 borroka baino ez zituen egin. Haitzikirik gabe Jon barrura sartu eta brontzezko domina lortzeko azken pausu bat emateko gelditzen zitzaizkion indarrak bertan jarri zituen. Aurkariak ez zion Joni bere lana egiten utzi eta 16 – 7 irabazi zion abentura ikaragarri hau 7. Postu batekin amaiera jarriz (18 aurkari izanda bere kategorian).

Orokorrean Jonek inoiz baino lan hobea egin zuen. Ikaragarri hobetu du bai fisikoki baita psikologia alorrean ere. Borrokak irakurtzeko gaitasuna dauke, aurkariei neurria harzteko gaitasuna dauke eta kirol honenganako duen maitasuna mantentzen duen.

Txapelketaren erritmoa ikusirik domina lortzeko ametsa hor bazegoen ere, lan bikana egin zuen Jonek. Dagoeneko ez da “probatzera” doan horietakoa… Kirol honetako handien hartean egiteko gaitasuna duen gazten bikain batean bilakatu da… Eta txapelketa honetan horrela nabarmendu du; taldeko bestelako inorrek ez baiditu bost borroka jarraian egin eta inorrek ez baitu bi borroka jarraian irabazi… Nahiz eta gauza batzuk badsuden hobetzeko 😉

IMG_8512

Jon, Iker eta Nekane txapelketaren ostean.

Zorionak Jon txapelketa honetan eta aurretik egindako lan bikainarengatik!!

Pd: Aprobetxatu nahi degu, Nekane Muguruza eta Iker Martinez zoriontzeko txapelketa honetan egindako lanarengatik eta biek lortutako emaitzengatik. Nekane 5° eta Iker 7°. Biek kriston borrokak egin zituzten. Zorionak biei!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s