[Judo] Gipuzkuko alebinen txapelketa

Kaixo guztioi.

Aurreko asteburuan, arratsaldeko 16:30tan, Legazpiko Bikuña Kiroldegiko kantxan, Judo legazpi taldeak antolaturik, Gipuzkuko Alebin mailako txapelketa izan degu. Luzeak izan dira txapelketa iritsi arteko egunak, lana asko egin du taldeak txapelketa hau antolatu ahal izateko; nolabait, gure alebinentzat sari bat izan zedila nahi genuen, beren herrian eta beren lagunen aurrean judoan haritzeko aukera eman nahi izan diegu.

Judo Legazpitik, Ibai Gil, Endika Perez de Arenaza, Xabier Parra, Ruben Calvo eta Unax Pereirak parte hartu zuten. Unax Plasencia eta Markel Vesgak, ezin izan zuten parte hartu. Bestalde, Jiu Jitsu Zumarragatik, Unai Binainek parte hartu zuen. Oso arratsalde polita pasa zuten denek eta lan gogorra egin behar izan zuten Gipuzkuko alebinen final honetan.

  • Unai Bian – URREA
  • Endika Perez de Arenaza – ZILARRA
  • Rubel Calvo – BRONTZEA
  • Unax Plasencia – BRONTZEA
  • Ibai Gil – 5º postua
  • Xabier Parra – 5º postua

Oso emaitza onak izan dira gure txikientzat. Txapelketa honetan parte hartzeak, meritu asko dauke; asko izan baitira bidean geratu direnak. Horregatik, emaitzetatik haratago, taldearentzat, final honetan parte hartzeak, sekulako garrantzia eta sari nahikoa dela uste du. Horregatik guztiagatik, denei zoriondu nahi diegu egindako lana bikainarengatik.

Txapelketa bera alde batera utzita, taldeak, antolakuntzako bolondres guztiei, biotzez eskertzeko modurik aproposena hau dela uste degu: Jon Odrizola, Asier Larrañaga, Aitor Aristu, Aitor Martinez, Manex Urriza, Imanol Lamela, Iker Serradilla, Iñigo Calzada, Unai Guridi, Manex Uranga, Xabier Ugarte, Jon Aldabaldetreku, Markel Biain, Aaron Ueda, Ruben Ueda, Amets Alonso, Ander Lizarralde eta Eneko Pereiro. Beraien laguntzari esker txapelketa hau garatzea lortu baitzen; horren frogarik nabarmenena, parte hartzaile guztiek bidali dizkiguten esker-onak izan dira, hala nola, Federazioak bidalitakoa.

Amaitzeko, Legazpiko Udalari eskerrak ematea falta zaigu, asko lagundu baitzigun gauzak erraztu. Iñigo Imaz kirol zinegotziari ere eskerrak eman nahiko genizkioke, beratara gerturatu baitzen Foru Aldundiko ordezkarirekin eta Federazioko lehendariarekin batera domina banaketan parte hartzera.

Lehengoa izan da. Espero degu azkena ez izatea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s